Kreditu-asegurua

Aseguru hauek kredituan eginiko salmenta-operazioei, hornikuntza-operazioei,
instalazioei, fabrikazio-denborei eta zerbitzu-emateei erantzuten die.

Aseguru hauek kredituan eginiko salmenta-operazioei, hornikuntza-operazioei, instalazioei, fabrikazio-denborei eta zerbitzu-emateei erantzuten die.

Enpresen zerbitzurako tresna egokiena da, erosle diren bezeroen kaudimengabezia eta luzaroko berandutzeen arriskuetatik kontu komertzialak babesten dituena. Hala, enpresen aktibo garrantzitsuenak bermatzen dira.

Kreditu-aseguruak arrisku komertzialak kudeatzen laguntzen dizu, lau alderditan:

Prebentzioa

Erosleen eta etorkizuneko bezeroen egoera finantzieroaren uneoroko ezagutza izaten laguntzen dizu.

Kreditu-sailkapenaren bidez, bezeroekiko kredituan erabakiak hartzea prozesu dinamiko, erraz eta segurua bihurtu da.

Dituen onurak:

  • Bezeroen aukeraketa, arazo finantzieroak dituzten edo gatazkatsuak diren bezeroak ekidinez.
  • Uneoro eguneratuak dauden datuetan oinarritutako informazio fidagarria, bezero bakoitzarekin hartu daitezkeen banakako arrisku-kantitate konkretuen esleipenarekin.
  • Zure bezeroen ordaintzeko portaeren uneoroko ezagutza.
  • Erantzukizuna duen informazioa, izan ere, bezeroak ordainduko ez balu, konpainiak hartzen du zorraren ehuneko garrantzitsu baten ardura.
  • Kaudimendun bezeroen kartera zabaltzeko aukera.
  • Salmentak zuhurtziaz eta segurtasunez handitzeko aukera.

Finantziazioa

Kreditu-aseguruak eragin positibo zuzena du banku-finantzaketan baldintza hobeak lortzerakoan eta kreditu-mugen zabaltzean.

Berreskuratzea

Aseguru-konpainia arduratzen da beharrezko gestio guztiak egiteaz, sare espezializatu baten bidez eta edozein puntu geografikotan, ordaindu gabeko kredituak berreskuratzeko. Izan bide lagunkoiean, judizialean ala konkurtsalean.

Dituen onurak:

  • Zordunaren lurraldean prokuradore eta abokatuak izanik, garraio eta leku-aldatze gastu handiak ekiditen ditugu.
  • Abokatuei egin beharreko funts-hornidurak ekiditen ditugu, konpainia baita aurreratzen dituena eta gerora kitapenetan sartzen dituena, era berean gastuen portzentaia handi baten ardura hartuz.

Indemnizazioa

Aseguru-konpainiarengandiko indemnizazioak zure enpresarentzako laguntza finantzario handia da, baita diruzaintzaren kudeaketan ere. Hala, hazten jarraitzeko beharrezko likidezia bermatzen dizu.

Dituen onurak:

  • Bezero baten kaudimengabeziaren ondoriozko galeren txikitzea.
  • Galeren ehuneko handi baten berreskuratzea bermatzea.
  • Kantitate horien kobrantza epe jakin eta aldaezinetan egitea bermatzea.

Kreditu-asegurua

Aldian behingo eragiketak

Kapa bikoitza

OHIKO GALDERAK

Nola kontratatzen da kreditu-aseguru bat?

Zure bulegoetan bisita pertsonala egingo dugu, eta guztiaren berri emango dizugu; horrez gain, zure enpresaren ezaugarriak ezagutzeko galdeketa pertsonalizatua beteko dugu. Galdeketaren informazioa eskutan dugula, eskaintza bat edo batzuk egingo ditugu, eta zure beharretara gehien egokitzen den eta baldintzarik onenak dituen kreditu-asegurua hautatzen lagunduko dizugu.

Noiz kontratatzen da kreditu-aseguru bat?

Edozein unetan, baina berezitasun batekin: kontratuaren hasiera-data beti izango da hilabete bakoitzaren 1a.

Zer salmenta aseguratuko didazue?

Aseguru-konpainiek aukera ematen dute nazioko krediturako salmentak estaltzeko zein esportazioko krediturako salmentak estaltzeko, kontratu bakar batean edo kontratu independenteetan.

Zer salmenta ez didazue aseguratuko?

Kanpo geratzen dira eskura ordaindutako eragiketak, administrazio publikoarekin egindako eragiketak eta aseguratuarekin lotzen diren enpresekin egindakoak.

Zer baldintza bete beharko da nahitaez, polizaren funtzionamendu egokirako?

1. Kreditura erosi nahi duten bezeroen sailkapena eskatzea.
2. Kreditura egindako salmentak jakinaraztea.
3. Aseguru-konpainiari ez-ordaintze edo luzapen oro jakinaraztea, kaudimengabezia tramitera aurkezteko, azkenean hala gertatzen bada.
4. Kaudimengabeziako espedientea aurkeztea, aseguru-konpainiak jardun dezan.

Nire salmentetako zer zenbateko bermatuko didazue eta zein epetan?

Aseguru-konpainiek, gure bezeroentzako, hartutako arriskuaren % 90era arte berma dezakete.
Kontratua sinatu den konpainiaren arabera, aldatuko da kalte-ordaina jasotzeko kalkulatutako denbora.

Zer kostu du Iparcredit-en bitartekaritzak?

Gure aholkularitza pertsonalizatuak ez du inolako kostu gehigarririk. Iparcredit-en ordainsariak beste edozein bitartekariren ordainsari berdinak izango dira, eta priman barnean hartuta daude.

Gure bezeroen iritziak

  • Cayo MartinezCayo MartinezViuda de Cayo Sainz, S.L-eko gerentea

    Iparcreditek ordezkatzen duen tratu on, hurbil eta profesionala goraipatu besterik ezin degu egin, baita, gure enpresarekin 15 urte baino gehiagoko lankidetzan egindako lan ona ere.

  • Maite AreizagaMaite AreizagaController grupo Xubi

    Iparcredit tratu oso profesional eta hurbileko enpresa da, beregan konfiantza izan daitekeena.

  • Jon GaritanoJon GaritanoCFO Grupo Lacor

    Iparcreditekin 17 urteko elkarlanaren ondoren asebetetze maila altua mantentzen dugu egiten duten lan bikainari esker, hala polizen berritzeetarako negoziazioetan nola beti arazoak konpontzeko burubelarri lan egiten duen taldeak profesionaltasun eta gertutasun osoz landutako eguneroko kasuistikan.

  • Jaime PermisánJaime PermisánDirector financiero CFO

    Iparcreditek, bere lan talde profesional paregabearekin, egunero frogatzen du aseguruen bitartekaritza independenteak bere bezero garenentzako duen balio handia. Azken 30 urteetan kreditu-aseguru konpainia ezberdinekin kontratuak egin baditugu ere, beti izan dugu eta izango dugu aintzat Iparcreditek eskaintzen dituen aditu-aholkua eta jarraipena.

  • Jesus OrdoquiJesus OrdoquiCFO del grupo Saltoki

    Gure egunerokoan engaiatuko diren hurbileko kolaboratzaileak behar ditugulako dugu konfiantza Iparcrediten.

  • Aner GarmendiaAner GarmendiaCEO/EGA Master S.L.

    Nazioarteratuta dauden enpresentzako hain kritikoa eta delikatua den kreditu-aseguruen gaia lantzeko konfiantza osoa eskaintzen digu Iparcreditek bere hurbiltasunagatik, profesionaltasunagatik eta duen esperientzia zabalagatik.

  • Iñigo AuzmendiIñigo AuzmendiCFO Grupo Indaux

    Ezin dugu irudikatu Iparcrediten kolaboraziorik gabe lan egitea, aseguru-artekaritza serio, proaktibo eta sektorearen ezagun baita, plazorik laburrenetan zerbitzurik onena eskaintzeko prestutasuna duena.

  • Aitor OrbegozoAitor OrbegozoCFO Grupo GUREAK

    Iparcreditekin 20 urte baino gehiagoko lankidetza mantentzea bere lanean dugun konfiantza osoa adierazteko froga onena da, baita bere arreta eta hurbiltasunaren balioarena ere.