Enpresa

Esperientzia profesional zabaleko pertsonak, bezeroei ematen diegun zerbitzua egunero hobetzeko lan egiten dugunak.

Iparcredit 1987an sortzen da, kreditu-aseguruan aditua den aseguru-artekaritza independente eta esklusiboa bilakatuz. Gaur egun, 12 pertsonek osatzen dugu taldea eta kreditu-aseguruen artekaritza bakarra gara Gipuzkoan, Euskadi eta Nafarroan liderrak izanik.

Produktuak eta konpainiek eskaintzen dituzten zerbitzuak era zehatzean ezagutzen ditugu. Artekaritzan adituak izanik, konpainia ezberdinetako arlo bakoitzeko arduradunekin harreman zuzena dugu, baita dituzten online zerbitzuekin ere. Honegatik guztiagatik, gure bezeroek bitartekari berdingabe bat dute gugan.

Eskeintzen ditugun zerbitzuen informazio zabalago bat izateko, kontakta gaitzazu 943 31 11 25 edo 948 38 28 84 telefonoetan edo iparcredit@iparcredit.com helbide elektronikoan.

Deituko zaitugu?

Utzi zure datuak eta gure espezialista bat harremanetan jarriko da zurekin laster jarriko da zurekin.




    Gure bezeroen iritziak

    • Cayo MartinezCayo MartinezViuda de Cayo Sainz, S.L-eko gerentea

      Iparcreditek ordezkatzen duen tratu on, hurbil eta profesionala goraipatu besterik ezin degu egin, baita, gure enpresarekin 15 urte baino gehiagoko lankidetzan egindako lan ona ere.

    • Maite AreizagaMaite AreizagaController grupo Xubi

      Iparcredit tratu oso profesional eta hurbileko enpresa da, beregan konfiantza izan daitekeena.

    • Jon GaritanoJon GaritanoCFO Grupo Lacor

      Iparcreditekin 17 urteko elkarlanaren ondoren asebetetze maila altua mantentzen dugu egiten duten lan bikainari esker, hala polizen berritzeetarako negoziazioetan nola beti arazoak konpontzeko burubelarri lan egiten duen taldeak profesionaltasun eta gertutasun osoz landutako eguneroko kasuistikan.

    • Jaime PermisánJaime PermisánDirector financiero CFO

      Iparcreditek, bere lan talde profesional paregabearekin, egunero frogatzen du aseguruen bitartekaritza independenteak bere bezero garenentzako duen balio handia. Azken 30 urteetan kreditu-aseguru konpainia ezberdinekin kontratuak egin baditugu ere, beti izan dugu eta izango dugu aintzat Iparcreditek eskaintzen dituen aditu-aholkua eta jarraipena.

    • Jesus OrdoquiJesus OrdoquiCFO del grupo Saltoki

      Gure egunerokoan engaiatuko diren hurbileko kolaboratzaileak behar ditugulako dugu konfiantza Iparcrediten.

    • Aner GarmendiaAner GarmendiaCEO/EGA Master S.L.

      Nazioarteratuta dauden enpresentzako hain kritikoa eta delikatua den kreditu-aseguruen gaia lantzeko konfiantza osoa eskaintzen digu Iparcreditek bere hurbiltasunagatik, profesionaltasunagatik eta duen esperientzia zabalagatik.

    • Iñigo AuzmendiIñigo AuzmendiCFO Grupo Indaux

      Ezin dugu irudikatu Iparcrediten kolaboraziorik gabe lan egitea, aseguru-artekaritza serio, proaktibo eta sektorearen ezagun baita, plazorik laburrenetan zerbitzurik onena eskaintzeko prestutasuna duena.

    • Aitor OrbegozoAitor OrbegozoCFO Grupo GUREAK

      Iparcreditekin 20 urte baino gehiagoko lankidetza mantentzea bere lanean dugun konfiantza osoa adierazteko froga onena da, baita bere arreta eta hurbiltasunaren balioarena ere.